XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurraren gainean bizi dira animaliarik handienak.

Ibili ere lau zangoren gainean ibiltzen dira; lasterka eta saltaka ongi egiten dute gehienek.

Gorputza ilez jantzirik, birikak dituzte hats-hartzeko, tenperatura berdineko odola, amaren gandik jaiotzen direnak, eta umetan: amaren ugatz edo errapetik ditia hurrupatuaz eta esnea edanaz hazten dira: ugaztunak dute izena.

1) Egizu ugaztunen multzoko diren animalien zerrenda ahalik-eta luzeena:

2) Hona hemen ardi bat.

Ugaztuna da, eta belarra janaz bizi dena.

Aipa itzazu ardiaren gisa belar-jale diren ugaztun batzuk:

3) Hona hemen zakur bat.

Ugaztuna da, eta haragia janaz bizi dena.

Aipa itzazu zakurraren gisa haragi-jale diren ugaztun batzuk: